Donostia, 11/10/2000 Zarata mugatzeko arau proposamena, aztergaiLUXENBURGOEuropako Batasuneko Garraio ministroek ozonoari buruzko direktiba proposamenari beren oniritzia eman ez ezik, zarata mugatzeko Europako Batzordeak egindako arau proposamena ere aztertu zuten. Direktibak zarataren adierazleak eta kutsadura akustikoa neurtzeko baliabideak 2003. urtea baino lehen adostea proposatzen du. Horrez gain, 2004. urterako tokian tokiko zarata mapak sortzea eta informazio hori hiritarren esku izatea aurreikusten du. 2005. urterako zarata mugatzeko ekintza planak garatuta izatea ere exijituko du direktibak bere horretan onartuz gero.Eztabaidan esku hartu zuten ministroek zaratari buruzko direktibak estatu ezaugarri bereziak kontuan izan ditzala eskatu zuten. Horrela bada, Ingurumen ministro espainiarrak, Jaume Matasek, «proposamena Espainiaren beharretara ez» dela egokitzen esan zuen. Bere ustez, «oinarrizko arautegia» onartu beharko litzateke, eta, horren arabera, «UEko kide bakoitzak neurriak hartu». Finlandia, Alemania eta Greziako ordezkariek ere «berezko faktoreez» hitz egin zuten.
Más noticias de este mes | Último mes | Índice general de noticias |